Aller au contenu principal

Maison de l'Étoile d'Or


Maison de l'Étoile d'Or


Maison de l'Étoile d'Or, nederlandera De Gulde Sterre, euskaraz Urrezko Izarraren Etxea, Belgikako Brusela hirian dagoen etxe barrokoa da, Vieille Halle aux Blés plaza ospetsuan kokatuta.

Historia

XVIII. mendean Vieille Halle aux Blés plazan diligentzia zerbitzu bat zegoen; handik posta herrialde desberdinetara eramaten zen: Hegoaldeko Herbeheretara, Frantzia, Luxemburgo, Alemania, Suitza... Ondorioz, beste motarako zerbitzuak sortu ziren inguruan: ostatuak, posta etxeak, e.a. Denda eta etxe horien artean De Gulde Sterre edo l'Étoile d'Or zegoen. Etxe horretatik Mons, Ath, Tournai, Lille, Luxenburgo eta beste herrialdetara zihoazten diligentziak ateratzen ziren. De Gulde Sterreren eraikina zaharragoa zen, XVII. mendekoa, alegia.

Gaur egungo eraikina 1960. hamarkadan zaharberritua izan zen. Arduraduna V.G Martiny arkitektoa izan zen. 1975ko urriaren 16tik monumentua izendatua izan zen, 2043-0039 erreferentziarekin.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Vieille Halle aux Blés plaza

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Maison de l'Étoile d'Or by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité