Aller au contenu principal

220 Central Park South


220 Central Park South


220 Central Park South etxebizitza etxe orratz bat da, 289.6 metroko altuera duena eta Vornado Realty Trust-ek sustatutakoa. New Yorkeko Midtown Manhattan-en dago, eta Robert A.M. Stern arkitekto amerikarrak diseinatu du. Eraikinak 50. solairutik 53. solairura doan unitate bat dauka, hau da, lau solairu guztira eta 23,000 oin karratu (2,136.8 m2), 250 milioi dolarretan salgai dagoena; saltzekotan New Yorken inoiz saldu duten apartamentu garestiena izango litzateke.

Eraikina Central Park-eko hegoaldean dago, 432 Park Avenue-ren ekialdean. 220 Central Park South eraikinak 66 solairu eta 100 apartamentu ditu. Eraikina 2017an amaitu zen.

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 220 Central Park South by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité