Aller au contenu principal

Stade de France


Stade de France


Stade de France (euskaraz Frantziako Estadioa) Frantziako estadio eta kiroldegi handiena da, 78.782 pertsona izateko ahalmena du bere futbola/errugbi konfigurazioan.

Historia

1998ko urtarrilak 28an inauguratu zen Frantzia - Espainia partidarekin. 1998ko Munduko Futbol Txapelketarako amaitu zen eraikitzetik, beste zenbait kirol jardunaldietarako ere diseinatu zen (futbola, errugbia, atletismoa, froga automobilistikoak), kontzertuak eta orokorrean edozein ikuskizun erraldoietarako. Kiroldegi hau Saint-Denisen dago kokatua, Parisko iparraldean.

Eraikina

Bere ikusle gaitasuna 70.000 eserleku (atletismoa), 78.782 (futbola eta errugbia) eta 80.000 (kontzertuak, ikuskizunak) artean dago, bere behe harmaila atzeragarriei esker.

Eraikin honen helburua La Plaine-Saint Denis eremuaren ezagupen eta garapenean datza, gainbehera ekonomia jasan duten gune industrialak lo-hirietan bihurtu dira, hirugarren sektoreko jardunaldi berriei arnas emanaz. Stade de France zelaiak inguruko enpresen norabideei aurpegi berri bat eman die.

Gune honi komunikabide ezin hobeek on egin diote: 2 geltoki RER (B eta D norabideekin), metroko geltokia eta zenbait autobus norabideekin loturak, Parisko nahiz iparralde, mendebalde edo erdigunearekin.

Diseinatu zuen arkitekto taldea Michel Macary, Aymeric Zublena, Michel Régembal eta Claude Costantini arkitektoez dago osatuta (SCAU eta C. R. Architecture agentzien elkartea). Proiektuaren burua Tom Sheehan arkitekto ipar-amerikarra izan zen, proiektu honetan egindako lanarengatik Frantziako Arkitektura Akademiaren Zilarrezko Medaila irabazi zuelarik. Kudeaketa eta mantentzea Bouygues enpresaren esku gelditu zen, GTM, Vinci eta STF azpi-ordezkaria.

Ikus, gainera

  • Saint-Denis–Porte de Paris (Parisko metroa)

Kanpo estekak

  • Stade de France estadioaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez)


Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Stade de France by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité