Aller au contenu principal

The Narrows


The Narrows


The Narrows New Yorken, Ameriketako Estatu Batuetan dagoen itsasartea da. Tradizonalki New Yorkeko portuan sartzeko sarrera izan da eta, horregatik, New Yorkeko atearen izena eman zaio. Itsasarteak Staten Island eta Brooklyn bereizi egiten ditu. Kanal horretatik Hudson ibaiak Ozeano Atlantikora isurtzen da.

Geologia

The Narrows ziur aski orain 6000 mila urte sortu ziren, azken glaziazioaren bukaeran. Aurretik Staten Island eta Brooklyn lotuta zeuden eta Hudson ibaia egungo Raritan ibaiaren bidetik itsasoratzen zen. Badiaren goi partean, ordea, ura zamatu zen eta horren ondorioz kanala ireki zen.

Historia

Itsartetik sartu zen lehen europarra Giovanni da Verrazzano izan zen, 1524an. Lenape herriaren talde batek agurtu zuen. 1776ko abuztuan britaniarren armada, William Howen agindupean, operazio anfibioa egin zuen, Staten Island-etik Brooklynen lehorreratzen. George Washingtonen armada ezustean harrapatu eta garaitu zuten Long Islandgo gudan.

1964-1981 bitartean itsasarte gurutzatzeko Verrazano-Narrows zubia eraiki zen, garai hartan mundu osoko zubi eseki luzeena izan zelarik, gaur egun Ameriketako Estatu Batuetako zubi eseki luzeena izaten jarraitzen duelarik.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Verrazano-Narrows zubia

Kanpo estekak

Collection James Bond 007

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: The Narrows by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité