Aller au contenu principal

Parisko Nazioarteko Unibertsitate Hiria


Parisko Nazioarteko Unibertsitate Hiria


Parisko Nazioarteko Unibertsitate Hiria (frantsesez: Cité internationale universitaire de Paris, CIUP) unibertsitate egoitzen multzo bat da. Parisko 14. barrutian dago, Gentilly Ataria (ekialdean) eta Orléans Ataria (mendebaldean) artean dago. Iparraldeko muga Jourdan Boulevar da, eta hegoaldean Parisko Periferikoaren Boulevard. Orokorrean, arkitektonikoki, CIUP multzo interesgarria da eta tartean Frantziako Monumentu historiko batzuk daude.

CIUPen barruan 40 egoitza daude, 6000 ikasle inguru, tartean mundu osoko goi mailako ikerlariak, artistak eta kirolariak. Hiru egoitza, bestetik, Hiritik kanpo daude: Fondation Haraucourt (Île-de-Bréhaten, Bretainian), eta beste bi Parisko 19. barrutian: Résidence Lila, 2005etatik, eta Résidence Quai de la Loire, 2007tik.

Historia

Mundu osoko ikasleentzako egoitza egiteko proiektua 1920ko hamarkadaren hasieran hasi zen eta "Gerra Handiaren ondoren kezka higieniko eta bakezaleen konbinaziotik" jaio zen. Izan ere, Parisko Nazioarteko Unibertsitate Hiriaren ideiak sortzaile batzuen proposamenetik etorri zen: André Honnorat, Instrukzio Publikoko ministroa, eta Paul Appell, Parisko errektorea; proposamena batez ere Lehen Mundu Gerraren traumari eta garai hartan Parisen izandako etxebizitza krisiari (batez ere ikasleen etxebizitzetan) erantzun gisa sortu zen.

Nazioarteko unibertsitate egoitza eraikiz helburua "frantses eta atzerritarrei kalitatezko etxebizitza eta ikasketa baldintzak eskaintzea da, baina, halaber, bizi-ingurunea eguneroko kultura eta topaketa trukaketak egiteko espazioak eskaintzea ere bai". Proiektua gauzatzeko aukeratutako lurrak hiriburuaren hegoaldean kokatzen ziren, 1845ean eraikitako Thiers-en gotorlekuen gerrian. Hura desegitea 1919an bozkatu zen eta horri esker hiria handitzea utzi zuen, harresia eta hiriaren inguruan gune berdeen gerrikoa garatzeko aukera emanez (parkeak, lorategiak, kiroldegiak, etab.). Negoziazio luzeak egin ondoren, akordio bat sinatu zen azkenean 1921n. Horrek "Cité Universitaire" sortu zuen eta bere eremuak definitu zituen: 9 hektarea baino ez ziren eraikiko, gainontzeko lurraldeari ez-eraikitzeko estatusa emanez, horrela parke handi bat sortuz.

Proiektua, beraz, 1920an hasi zen. Lehen unetik Émile Deutsch de la Meurthe mezenasen laguntza jaso zuen; horregatik, ireki zen lehenengo egoitzak bere izena darama gaur egun: Fondation Émile et Louise Deutsch de la Meurthe. Egoitza 1925–1926 ikasturtean ireki zen. 1998tik monumentu historikoaren izendapena du. Laster beste eraikinak altxatu ziren, gehienetan herrialde desberdinetako mezenasen laguntzarekin: Argentinakoa, Otto Bemberg-en laguntzarekin, 1928ko ekainaren 27an inauguratuta, Espainiakoa, Japoikoa, Kanadakoa... Bigarren Mundu Gerra aurretik hemeretzi egoitza zeuden, erdian Maison internationale edo Nazioarteko Etxea izanik, John Rockefeller Jren laguntzarekin egina. Edmond Haraucourt poeta, bestetik, Bretainiako itsasertzean, Île-de-Bréhaten, etxe bat utzi zuen ikasleak oporretan bertaratzeko.

Gerra bukatu ondoren lanei ekin zieten eta eraikin berriak altxatu ziren. 1948tik 1969ra hamasei egoitza berriak ireki ziren. Azkenak, XXI. mendearen hasieran, Parisko 19. barrutian egin ziren. Azkena Quai de la Loire izan da, 2007an irekia.

Egoilar ospetsu batzuk

Erresidentziak

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Frantsesez): Hiriaren webgune ofiziala.
  • (Frantsesez): Hiriaren antzokia.
  • (Frantsesez): PUC, Kirol-elkartea.
  • (Frantsesez): Egoiliarrak izan diren ikasle-ohien elkartea.
Collection James Bond 007

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko Nazioarteko Unibertsitate Hiria by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité