Aller au contenu principal

Nemausus


Nemausus


Nemausus edo Nemauso, egungo Nîmes (Frantzia) hiriaren zelta jatorriko erromatar izena izan zen . Inperio garaian hiri estatusa lortu zuen

Izena Nemausos galiarretik dator, erromatar aurreko garaian hiria sortu zen iturri sakratuari lotutako jainkoa izendatzen duena. Hedaduraz, erromatar aurreko hiria bera izendatzen du. Uste denez, K. a. V. mendean, volcae arecomiciek Nemausus, hiriburua, sortu zuten.

Beste iturri batzuek, Estefano Bizantziokoak kasu, bere hiztegi geografikoan, Nemaususek, Galiako hiriak, bere izena, Heraklesen seme edo heraklidatik hartu zuela diote.

Bertan, ur sendagarrien santutegi garrantzitsu bat egon zen, honen ezarpena Burdin Arokoa izan zitekeelarik; beranduago, erromatarrek eskualdea K. a. II. mendearen amaieran kolonizatu zutenean, zabalduz, bere gurtzaren sustapen aktiboa gertatu zenean. Nemaususen gurtutako beste tokiko izpiritu talde bat, Nemausicae edo Matres Nemausicae izan ziren, sendatzeko iturburuen santutegiari zegozkion ugalkortasun eta sendabidearen jainkosak izan zirenak.

Hiriak, Colonia Nemausa titulua hartu zuen eta erromatar zuzenbideko kolonia estatusarekin bat egin zuen K. a. I. mendearen erdialdean. Beranduago, Colonia Augusta Nemausus titulatura eskuratuko du, Augustok bultzatutako hiri eta monumentu garapenari erreferentzia eginez.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Nemausus by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité