Aller au contenu principal





Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


Artavasdes II.a


Artavasdes II.a


Artavasdes II.a (antzinako grezieraz: ΒΑΣΙΛΕΟΣ ΑΡΤΑΥΑΖΔΟΥ, armenieraz: Արտավազդ Երկրորդ) Armeniako errege izan zen K.a. 53 eta K.a. 34 bitartean. Artavasdes, Artaxidar dinastiako partaide zen, eta bere aita Tigranes II.a Handiaren oinordeko izan zen Armeniako tronuan. Artavasdes II.a Erromaren aliatu bat zen, baina Partiako Orodes II.ak, K.a. 53ko Carrhaeko guduan Marko Lizinio Kraso garaitu ondoren Armenia inbaditu zuenean, partiarrekin batzera behartu zuten. Bere arreba eman zion Orodes I.aren seme eta oinordeko zen Pakorus I.ari, honekin ezkontzeko.

K.a. 36an, Marko Antoniok Armenia inbaditu zuen, eta Artavasdes, berriz, aldez aldatu zen, baina erromatarrak bertan behera utzi zituen hauek Armenia utzi bezain pronto. Marko Antoniok, berriz inbaditu zuen Armenia K.a. 34an, Artavasdes II.a harrapatu eta Alexandriara eraman zuen K.a. 31n. Artavasdes II.ari, Egiptoko Kleopatra VII.aren aginduz, burua moztu zioten, errege altxorra non zegoen esan gabe. Armeniako tronuan, bere oinordekoa, bere seme Artaxias I.a izan zen.

Plutarkoren arabera, Artavasdes, tragedia greziar eta istorioak idatzi zituen aditu dohatsu bat zen.



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Artavasdes II.a by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)