Aller au contenu principal

Jason Bourne (filma)


Jason Bourne (filma)


Jason Bourne, 2016ko Paul Greengrass estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza eta thriller film bat da. Tommy Lee Jones, Alicia Vikander, Julia Stiles, Vincent Cassel, Riz Ahmed, Ato Essandoh eta Scott Shepherd aktoreek antzeztu zuten.

Robert Ludlum estatubatuar idazlearen eleberrietan oinarritutako Bourne film multzoko filma da, gainontzekoak honakoak dira: The Bourne Identity (2002), The Bourne Supremacy (2004) eta The Bourne Ultimatum (2007) eta The Bourne Legacy (2012).

Argumentua

Jason Bournek (Matt Damon) oroimena berreskuratu du, baina horrek CIAko elite indarretako agente hilgarrienak dena dakiela ez du esan nahi. Bournek itzalpetik jardun zuen azken alditik 12 urte igaro dira, baina oraindik erantzuteke dauden galdera asko dauzka. Mundu bortitz baten erdian, kririaldi ekonomikoa eta zibernetika gerraz astindua, Jason Bourne ustekabean berragertu eta iraganetik Nicky Parsons (Julia Stiles) berebiziko informazioarekin azalduko da. Leku ilun eta torturatu batetik, Bournek bere iraganari buruzko erantzunen bilaketari ekingo dio.

Aktoreak

  • Matt Damon: Jason Bourne
  • Tommy Lee Jones: Robert Dewey
  • Alicia Vikander: Heather Lee
  • Vincent Cassel: The Asset
  • Julia Stiles: Nicky Parsons
  • Riz Ahmed: Aaron Kalloor
  • Ato Essandoh: Craig Jeffers
  • Scott Shepherd: Edwin Russell
  • Bill Camp: Malcolm Smith
  • Vinzenz Kiefer: Christian Dassault
  • Gregg Henry: Richard Webb
  • Stephen Kunken: Baumen

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala (Ingelesez)
  • IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Jason Bourne (filma) by Wikipedia (Historical)


The Bourne Ultimatum (filma)


The Bourne Ultimatum (filma)


The Bourne Ultimatum (euskaraz Bournen Ultimatuma) 2007ko Paul Greengrass estatubatuar zinema zuzendariaren espioitza eta ekintza thriller filma bat da. Matt Damon, Julia Stiles, David Strathairn, Scott Glenn, Paddy Considine, Édgar Ramírez, Albert Finney eta Joan Allen aktoreek antzeztu zuten.

Robert Ludlum estatubatuar idazlearen eleberrietan oinarritutako Bourne film multzoko filma da, gainontzekoak The Bourne Identity (2002), The Bourne Supremacy (2004), The Bourne Legacy (2012) eta Jason Bourne (2016) dira.

Hiru Oscar Sari irabazi zituen: Muntatze onenaren Oscar Saria (Christopher Rouse), Soinu onenaren Oscar Saria (Karen Baker eta Per Hallberg) eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Karen Baker Landers eta Per Hallberg) irabaziz.

Argumentua

Jason Bourne (Matt Damon) nor den eta CIAko Treadstone programa sekretuaren atzean zer dagoen ikertzen dirau. The Guardian britainiar egunkariko Simon Ross (Paddy Considine) izeneko kazetari batek Blackbriar hitzareki aztarna berri bat eskeini dio. Bourne harekin Londresen elkartu eta oraindik berreskuratzen saiatzen ari den iragan horretako azken piezak biltzeen saiatuko da.

Aktoreak

  • Matt Damon: Jason Bourne.
  • Julia Stiles: Nicky Parsons.
  • David Strathairn: Noah Volsen.
  • Joan Allen: Pamela Landy.
  • Paddy Considine: Simon Ross.
  • Albert Finney: Albert Hirsch doktorea.
  • Scott Glenn: Ezra Kramer.
  • Colin Stinton: Neal Daniels.
  • Joey Ansah: Desh Bouksani.
  • Edgar Ramírez: Paz.
  • Tom Gallop: Tom Cronin.
  • Corey Johnson: Wills.
  • Daniel Brühl: Martin Kreutz.

Kanpo estekak

  • The Bourne Ultimatum filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: The Bourne Ultimatum (filma) by Wikipedia (Historical)


The Bourne Legacy (filma)


The Bourne Legacy (filma)


The Bourne Legacy (euskaraz Bournen Ondorengotza) 2012ko Tony Gilroy estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza filma bat da. Jeremy Renner, Rachel Weisz, Edward Norton, Albert Finney, Joan Allen, Stacy Keach, Oscar Isaac eta Scott Glenn aktoreek antzeztu zuten.

Robert Ludlum estatubatuar idazlearen eleberrietan oinarritutako Bourne film multzoko filma da, gainontzekoak The Bourne Identity (2002), The Bourne Supremacy (2004), The Bourne Ultimatum (2007) eta Jason Bourne (2016) dira.

Argumentua

Aaron Cross (Jeremy Renner) agentea Outcome programa eraginkorrak sortutako beste produktu bat da. Programa honek sortutako agenteak misio oso arriskutsuak bakarka gauzatu ahal izateko irakatsiak eta entrenatuak izan dira. Baina Bourneren istorioa jendea guztiak jakingo duela ezagutzean programa arriskua bat bilakatuko da. Orduan Treadstone eta BlackBriara direlakoen arduradunak diren agentziako goi agintariek erabaki drastikoa hartuko dute.

Aktoreak

  • Jeremy Renner: Aaron Cross/Kenneth Kitsom
  • Rachel Weisz: Marta Shearing doktorea
  • Edward Norton: Eric Byer
  • Joan Allen: Pamela Landy zuzendaria
  • David Strathairn: Noah Vosen
  • Albert Finney: Albert Hirsch doktorea
  • Scott Glenn: Ezra Kramer
  • Louis Ozawa Changchien: LARX-03
  • Oscar Isaac: Outcome 3
  • Donna Murphy: Dita
  • Dennis Boutsikaris: Terrence Ward
  • Stacy Keach: Mark Turso
  • Željko Ivanek: Donald Foite doktorea
  • Corey Stoll: Vendel
  • David Asmar: Evan Pines
  • John Arcilla: Joseph
  • Lou Veloso: Kapitaina
  • Elizabeth Marvel: Connie Dowd doktorea
  • Shane Jacobson: lantegiaren jabea
  • Corey Johnson como Ray Wills

Kanpo estekak

  • The Bourne Legacy filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
  • Filmaren webgunea (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: The Bourne Legacy (filma) by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


Mantidactylus bourgati


Mantidactylus bourgati


Mantidactylus bourgati Mantidactylus generoko animalia da. Anfibioen barruko Mantellidae familian sailkatuta dago, Anura ordenan.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Mantellidae

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Mantidactylus bourgati by Wikipedia (Historical)


Robert Ludlum


Robert Ludlum


Robert Ludlum (New York, 1927ko maiatzaren 25a - Naples, Florida, 2001eko martxoaren 12a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

Wesleyan Unibertsitatea, Connecticuten ikasi zuen. Idazten hasi aurretik marine, antzerki antzezle eta ekoizlea izan zen. Thriller generoko hogeita zazpi eleberri idatzi zituen eta Jason Bourne pertsonaiaren sortzailea izan zen. Bere eleberri asko zinemara eraman dira.

Eleberriak

  • The Scarlatti Inheritance, 1971
  • The Osterman Weekend, 1972
  • The Matlock Paper, 1973
  • Trevayne, 1973, Jonathan Ryder izengoitiarekin
  • The Cry of the Halidon, 1974, Jonathan Ryder izengoitiarekin
  • The Rhinemann Exchange, 1974
  • The Road to Gandolfo, 1975, Michael Shepherd izengoitiarekin
  • The Gemini Contenders, 1976
  • The Chancellor Manuscript, 1977
  • Holcroft Covenant, 1978
  • The Matarese Circle, 1979
  • The Bourne Identity, 1980
  • The Parsifal Mosaic, 1982
  • The Aquitaine Progression, 1984
  • The Bourne Supremacy, 1986
  • The Icarus Agenda, 1988
  • The Bourne Ultimatum, 1990
  • The Road to Omaha, 1992
  • The Scorpio Illusion, 1993
  • The Apocalypse Watch, 1995
  • The Matarese Countdown, 1997
  • The Prometheus Deception, 2000
  • The Sigma Protocol, 2001

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Robert Ludlum by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)