Aller au contenu principal

Florida


Florida


Florida Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean dagoen estatua da. Iparraldean Alabama eta Georgiako estatuak ditu mugakide eta beste leku guztietatik urak mugatzen du estatua penintsula batean baitago. 2008. urtean 18.328.340 biztanle zituen eta horrek AEBetako biztanleria gehien duen 4. estatua bihurtu du.

Hiriburua Tallahassee da, baina Jacksonville da hiririk handiena. Estatuko metropoliar gunerik handiena Miami da 5 milioi eta erdi biztanle inguru dituena.

Geografia

Mendebaldean Mexikoko Golkoaren mugatzen du, ekialdean Ozeano Atlantikoarekin, eta iparraldean Georgia eta Alabamako estatuekin.

Florida Mexikoko Golkoaren iparraldetik hedatzen den lautada batez osatzen da. Estatua penintsula bat da eta bere formarengatik ezaguna da. Natura parkeen artean Everglades eta Biscayneko parke nazionalak ditugu.

Floridako punturik altuena Britton Hill da (105 metro).

Demografia

Gaur egun Floridako estatuak 18.089.889 biztanle ditu. Honela banatzen dira:

  • % 61 zuriak dira (europarrak edo europarren oinordekoak).
  • % 20,1 latinoak dira (edozein herritartasunetakoak).
  • % 15,4 afroamerikarrak dira.
  • % 2,2 asiarrak.

Latino/hispaniar motako biztanleak dira kopurua handienean hazten ari direnak, Amerika Latina eta Karibetik etortzen diren atzerritar kopuru handiarengatik.

Hiri nagusiak

  1. Jacksonville: 805.605 biztanle.
  2. Miami: 409.719 biz.
  3. Tampa: 336.823 biz.
  4. St. Petersburg: 246.407 biz.
  5. Orlando: 227.907 biz.
  6. Hialeah: 212.217 biz.
  7. Fort Lauderdale: 183.606 biz.
  8. Tallahassee: 168.979 biz.

Historia

  • 1513ko martxoaren 27an Juan Ponce de Leon espainiar konkistatzaileak lehen lehorreratzea egin zuen lurralde honetan.

Garraioak

Floridako Estatuarteko Autobide Sareak 2.371 kilometro ditu eta bestelako errepideek 15.978 kilometro. Hauek dira estatuak zeharkatzen dituen Autobideak:

  • Interstate 4: Tampa, Lakeland eta Daytona Beach lotzen ditu.
  • Interstate 10: Jacksonville, Tallahassee eta Pensacola hiriak lotzne ditu.
  • Interstate 75: Estatua iparraldetik hegoaldera lotzen ditu.
  • Interstate 95: Jacksonville eta Miami hiriak lotzen ditu ekialdeko kosta osoa zeharkatuz.

Airetiko garraioari dagokionez, aireporturik garrantzitsuenetarikoak Orlando Nazioarteko Aireportua eta Fort Lauderdale-Hollywood Nazioarteko Aireportua dira. Baditu beste aireportu garrantzitsuak Miami eta Tampan esaterako.

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Kirolak

Floridak dituen kirol talderik hoberenak hauek dira: Tampa Bay Storm taldea beisbolean, Miami Heat eta Orlando Magic taldeak NBAn eta Jacksonville Jaguars amerikar futbolean.

Lurralde senidetuak

  •  Gyeonggi (Hego Korea)
  •  Languedoc-Roussillon (Frantzia)
  •  Nueva Esparta (Venezuela)
  •  Taiwango probintzia (TWN)
  •  Wakayamako prefektura (Japonia)
  •  Lurmutur Mendebaldea (Hegoafrika)

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Floridako Estatu Unibertsitatea
  • Miami Heat

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Estatuko webgune ofiziala



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Florida by Wikipedia (Historical)


Flórida Paulista


Flórida Paulista


Flórida Paulista Brasilgo udalerri bat da, São Pauloko estatuan kokatua. 14.000 biztanle ditu 524,138 km²ko eremuan.


Ikus, gainera

  • São Pauloko estatua

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Flórida Paulista by Wikipedia (Historical)


Flórida (Paraná)


Flórida (Paraná)


Flórida Brasilgo udalerri bat da, Paraná estatuan kokatua. 2.652 biztanle ditu 83,046 km²ko eremuan.


Ikus, gainera

  • Paraná

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Flórida (Paraná) by Wikipedia (Historical)


Florida (argipena)


Florida (argipena)


Florida leku ezberdinen izena izan daiteke:

  1. Florida: Ameriketako Estatu Batuetako estatua.
  2. Florida: Uruguaiko departamendua.
  3. Florida: Uruguaiko hiria.
  4. Florida: Hernaniko (Gipuzkoa) auzoa.
  5. Florida: Abanto-Zierbenako (Bizkaia) auzoa.
  6. La Florida: Portugaleteko (Bizkaia) auzoa.
  7. Florida kalea: Gasteizko kalea.



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Florida (argipena) by Wikipedia (Historical)


Mount Florida


Mount Florida


Mount Florida, Eskoziako gaeleraz: Cnoc Florida eta Eskoziako gaeleraz: Munt Floridae, Eskoziako Glasgow hiriaren hegoaldean dagoen auzo bat da.

Leku interesgarriak

  • Hampden Park estadioa.


Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Mount Florida by Wikipedia (Historical)


Florida (Abanto)


Florida (Abanto)


Florida Bizkaiko Abanto udalerriko auzoa da. Susoko Abanto antzinako kontzejuan dago.

Campillo auzotik gertu dago.

Demografia eta biztanleria

Erreferentziak


Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Florida (Abanto) by Wikipedia (Historical)


Florida de Liébana


Florida de Liébana


Florida de Liébana Salamancako udalerria da, Ledesma eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 283 biztanle zituen.

Ikus, gainera

  • Salamancako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Udalerriari buruzko informazioa Salamancako aldundiaren webgunean.



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Florida de Liébana by Wikipedia (Historical)


St. Petersburg (Florida)


St. Petersburg (Florida)


St. Petersburg Floridako hiri bat da. Pinellas konderrian kokatua dago. 2010ean 249.688 biztanle zituen, 344,7 kilometro koadrotan banatuta.

Ikus, gainera

  • Pinellas konderria

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: St. Petersburg (Florida) by Wikipedia (Historical)


Florida Panthers


Florida Panthers


Florida Panthers AEBtako Florida estatuko Sunrise hirian egoitza duen izotz hockey talde profesional bat da. NHL liga profesionalean jokatzen du. 1993an sortu zen eta etxeko partiduak BB&T Center lerratokian jokatzen ditu.

Palmaresa

-Stanley Kopa (Stanley Cup): 0

-Presidenteen Trofeoa (Presidents' Trophy):0

- Konferentziako Txapeldunak: 1

  • 1995–96

- Dibisio Txapeldunak: 1

  • 2011–12

Iruditegia

Kanpo estekak

  • Florida Panthers taldearen webgune ofiziala (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Florida Panthers by Wikipedia (Historical)


Florida parkea


Florida parkea


Florida parkea Arabako Gasteiz hiriburuaren erdigunean dagoen parke bat da. Hiri honetako Lovaina auzoan kokatzen da, honako kale hauen artean hedatzen delarik: Floridako ibilbidea, Becerro de Bengoa kalea, Cadena y Eleta Apezpikuaren kalea eta Santiago Ramon y Cajal kalea.

Gaur egun 32.454 metro karratuko azalera du eta erdigunean egonik gasteiztarren parke kuttunenetakoa da.

Historia

1820an Birgitarren komentuaren baratzeetan parke honetako eraikuntza-lanak egiten hasi ziren. Gaur egun, XIX. mendeko estilo erromantikoz sortutako parke hau Eusko Legebiltzarraren eraikinaren atzealdean dago.

Parkearen bihotza 1890an eraikitako dantza-kioskoa ere da. Adinekoen leku kuttuna da, bertan izaten dute musika lasaiari segiz dantzan egin eta ezagunekin elkartzeko lekua.

Parkea

Parkearen mutur batean Eusko Legebiltzarraren eraikina kokatzen da, hain zuzen ere Becerro de Bengoa kaleko aldean. Gainera, parkearen ipar-ekialdean Gasteizko Katedral Berria eta Arabako Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa ere kokatzen dira. Eta parkean bertan Arabako Foru Aldundiaren Ignacio Aldekoa kultura etxea ere badago.

Parkea musika-kioskoa eta hainbat iturri, zubi eta errekatxoz osatua dago. Bestalde, parkean bertan hiriko nahiz nazioarteko hainbat pertsona ezagunen omenezko estatuak daude: Manuel Iradier, Eduardo Dato, Ignacio Aldekoa, Wynton Marsalis...

Parkeko leku ezezagun bezain bitxia koba deritzona da. Harritzarraren barruan sortutako zuloa urtean behin besterik ez da irekitzen; bitartean hesi batek ixten du iluntasunerako atea. Gabonetan irekitzen dute eta parkea Belen erraldoia bilakatzen da, eta, koba, Jesus txikiaren gordeleku. Lastoz eta suz inguraturik Jesus txikia bertan jartzen dute gasteiztarrek bisita dezaten.

Landaredia eta zuhaitzak

Arkitektura bitxia izateaz gain, Florida parkea landarerian altxorra ere bada. Ehunka zuhaitz eta zuhaixka desberdin daude parkean, horietatik batzuk 150 urtetik gora dituzte. Nabarmentzekoak dira, hauen artean, gingkoa, tulipa arbola, Libanoko zedroa, kalikanto goiztiarra eta Indi gaztainondo horia.

Errege bisigodoak

Errege bisigodoen eskulturak 1890koak dira. Parentesi artean agertzen dira egileak:

  • Ataulfo (Castro).
  • Liuva (Mena).
  • Teudis (Michel).
  • Sigeriko (Olivieri).

Iruditegia

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Kanpo estekak

  • "Florida parkea, Gasteizko parke erromantikoa" (Zuzeu)
  • "Parque de La Florida. Los colosos de Vitoria" (El Correo). (Gaztelaniaz)
  • "Hiriaren bihotzean sustraituta" (Berria).

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Florida parkea by Wikipedia (Historical)