Aller au contenu principal

Place-Vendôme (Paris)


Place-Vendôme (Paris)


Place-Vendôme (4), Frantziako Paris hiriburuan dagoen auzo bat da, Louvre (1) barrutian. 1999ko erroldaren arabera 3.044 biztanle zituen.

Izena bertan Vendôme plaza dagoelako datorkio.

Ondarea

  • Vendôme plaza
  • Vendôme zutabea


Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Place-Vendôme (Paris) by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


Antonio I.a Nafarroakoa


Antonio I.a Nafarroakoa


Antonio I.a, (La Fère, 1518ko apirilaren 22a - Les Andelys, 1562ko azaroaren 10a) 1555-1562 bitartean Nafarroako errege ezkontidea izan zen.

Bizitza

1518ko apirilaren 22an jaio zen Pikardiako La Fère hirian. Gurasoak Vendômeko duke Karlos Borboikoa eta Alençongo dukearen alaba Frantziska Alençongoa zituen. 1537ko martxoaren 25ean, aita hil zelarik, Vendômeko duke eta Borboi etxeko buru bilakatu zen.

1548ko urriaren 20an, Moulins hirian, Nafarroako erregearen alaba zen Joanarekin ezkondu zen. Horrela, Foix, Bigorra, Armagnac eta Perigordeko konde eta Bearnoko bizkonde bihurtu zen. Joana oso maitemindurik zegoen, Antonio, berriz, ez hainbeste. 1555eko maiatzean, emaztearen bidez, iure uxoris Nafarroako errege bilakatu zen. Gaztelak Nafarroa okupatuta zuenez, 1558ko urrian, Antoniok antolatu zuen gudarostea Nafarroako gerla berpizteko. Baina kanpainak hasieratik porrot egin zuen, helburua zen Hondarribia gerlarako prest zelako.

1559ko abenduan, Antoniok bideratu zuen bidaia diplomatikoa. Entregatu behar zuen Frantziako printzesa Elisabet Espainiako mugan. Elisabet ezkondu behar zen Espainiako erregearekin. Antoniok Nafarroatik pasatuz entrega egitea erabaki zuen, baina Orreagan Espainiako delegazioak ez zion utzi aurrera segitzen.

1560ko abenduan, Frantziako Frantzisko II.a hil ondoren, erresumako buruzagia izendatua izan zen, Katalina Medici erregina laguntzeko. 1562ko martxoan, erlijio gerla edo gerla zibila piztu zen Frantzian. Nahiz eta anaia Luis protestanteen buruzagia izan, Antoniok, Dofinerriko gobernadorea eta erresumako armadaren teniente jenerala izanda, 1561ean errege-gudarostearen burua hartu zuen. Askotan aldatu zen erlijioz, benetako erlijio uste sendoak ez zituelako. Katolizismora itzuli zenean, emazteak utzi zuen. Emaztea higanoten alde egin zuenean, 1562an Vendômeko elizak arpilatzeko baimena eman zien eta Antoniok emaztea komentu batean sartzea saiatu zen eta Joanak Bearnora ihes egin zuen. Orduan, heretikoa zela salatu zuen eta baita arbuiatzea ere. Horrela, Filipe II.a Espainiakoaren laguntza nahi zuen bararentzat Bearno eta Nafarroa Beherea izateko.

1562ko urrian Rouen hiria setiatzen hasi zen. Han larriki zauritu zuten azaroaren 3an. Bere tropek lortu zuten hiriaren hartzea, baina 1562ko azaroaren 10ean Les Andelysen hil zen.

Familia

Ezkontza eta haurrak

1548ko urriaren 20an, Moulins hirian, Henrike II.a Nafarroako erregearen Joana alabarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten:

  • Henrike (1551-1553), haurtzaroan hila.
  • Henrike (1553-1610), Nafarroako eta Frantziako errege.
  • Luis Karlos (1555-1557), haurtzaroan hila.
  • Madalena (1556-1556), haurtzaroan hila.
  • Katalina (1559-1604), Henrike II.a Lorrenakoa dukearekin ezkondua 1599an.

Luisa Béraudièrekoa, "Rouet ederra" ezizena zuena, maitalea izan zuen eta 1555ean seme bat izan zuten: Karlos III.a Borboikoa Rouengo artzapezpikua izango zena.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Nafarroako erregeen zerrenda
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Kanpo estekak




Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Antonio I.a Nafarroakoa by Wikipedia (Historical)


Parisko 1. barrutia


Parisko 1. barrutia


Parisko 1. barrutia (frantsesez: 1er arrondissement de Paris) Paris banatuta dagoen hogei barrutietako bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago eta Île de la Cité uhartearen mendebaldea hartzen du. Arrondissement du Louvre izena ere badu, izen hau askorik erabiltzen ez den arren.

Mugakideak

Hegoaldean 7. eta 6. barrutiak ditu, mendebaldean 8.a, iparraldean 2.a eta ekialdean 3. eta 4.a.

Auzoak

Barrutia honako lau auzoetan banatua dago:

  • Saint-Germain-l'Auxerrois
  • Les Halles
  • Palais-Royal
  • Place Vendôme

Historia

Egungo mugak 1860koak dira, Paris 20 barrutitan banatu zituen 1859ko ekainaren 16ko legeari jarraiki.

Demografia

Ondasun nabarmenak

Badira hainbat eraikin aipagarri 1. barrutian. Denetan aipagarrienak Louvre museoa, Parisko Errege Jauregia, Carrouselgo Garaipen Arkua, Comédie-Française, Sainte-Chapelle eta Pont Neuf.

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Iruditegia

Kanpo estekak

  • Udalaren webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko 1. barrutia by Wikipedia (Historical)


Hôpital-Saint-Louis (Paris)


Hôpital-Saint-Louis (Paris)


Hôpital-Saint-Louis (40), Frantziako Paris hiriburuan dagoen auzo bat da, Entrepôt (10) barrutian. 1999ko erroldaren arabera 29.870 biztanle zituen.

Izena auzo honetan dagoen Hôpital Saint-Louis eraikinari zor dio.

Ondarea

  • Hôpital Saint-Louis
  • San Jose Artisauaren eliza

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hôpital-Saint-Louis (Paris) by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


Invalides


Invalides


Invalides (26), Frantziako Paris hiriburuan dagoen auzo bat da, Palais-Bourbon (7) barrutian. 1999ko erroldaren arabera 6.276 biztanle zituen.

Izena auzo honetan dagoen Hôtel des Invalides eraikinari zor dio.

Ondarea

  • Hôtel des Invalides
  • Rodin Museoa


Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Invalides by Wikipedia (Historical)


Saint-Thomas-d'Aquin (Paris)


Saint-Thomas-d'Aquin (Paris)


Saint-Thomas-d'Aquin (25), Frantziako Paris hiriburuan dagoen auzo bat da, Palais-Bourbon (7) barrutian. 1999ko erroldaren arabera 12.661 biztanle zituen.

Izena auzo honetan dagoen San Tomas Akinokoa elizari zor dio.

Ondarea

  • San Tomas Akinokoa eliza


Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Saint-Thomas-d'Aquin (Paris) by Wikipedia (Historical)


Gros-Caillou


Gros-Caillou


Gros-Caillou (28), Frantziako Paris hiriburuan dagoen auzo bat da, Palais-Bourbon (7) barrutian. 1999ko erroldaren arabera 25.156 biztanle zituen.

Izena auzo honetan dagoen Saint-Pierre-du-Gros-Caillou elizari zor dio.

Ondarea

  • Eiffel dorrea
  • Marteren Zelaia
  • Esplanade Habib-Bourguiba
  • Saint-Pierre-du-Gros-Caillou eliza
  • Trinitate Santuaren eliza ortodoxoa


Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Gros-Caillou by Wikipedia (Historical)


INVESTIGATION