Aller au contenu principal





Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


International Board on Books for Young People


International Board on Books for Young People


IBBY (Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Erakundea, ingelesezko International Board on Books for Young People) haurren eta gazteen artean literatura sustatzeko lan egiten duten nazioarteko erakundez eta pertsonez osatutako taldea da. Zürich-en (Suitza) eratu zen 1953an, eta, gaur egun, Basilean du egoitza nagusia. 76 herrialdek dute ordezkaritza nazioarteko erakunde horretan.

Historia

II. Mundu Gerraren ostean, Jella Lepman (Stuttgart, Alemania 1891ko maiatzaren 15 - Zürich, Suitza, 1970eko urriaren 14) kazetari, idazle eta itzultzaile alemaniarrak eta haur literaturaren esparruan zebiltzan beste hainbat adituk argi ikusi zuten haurrentzako liburuak nazioartean ulermena eta bakea bultzatzeko bitartekari ezin hobeak zirela.

Hori dela eta, 1952an Jella Lepmanek, bilkura bat antolatu zuen Munichen (Alemania) International Understanding through Children’s Books lelopean. 26 herrialdetako 250 adituk hartu zuten parte bertan: idazleak, ilustratzaileak, editoreak, bibliotekariak, irakasleak... Garaiko hainbat idazle, editore, irakasle eta filosofo garrantzitsu bildu ziren bertan eta han erabaki zen Haur eta Gazte Literatura sustatzeko nazioarteko erakunde bat sortzea.

Handik urtebetera, 1953an, sortu zen IBBY nazioarteko erakundea, irabazi asmorik gabeko izaerarekin. Sorrerako kideak honakoak izan ziren: Erich Kästner, Lisa Tetzner, Astrid Lindgren, Jo Tenfjord, Fritz Brunner eta Pamela Travers idazleak; Alois Carigiet eta Hans Fischer ilustratzaileak; Hans Sauerländer eta Bettina Hürlimann editoreak eta Richard Bamberger irakurketa baliabideetan aditua.

IBBYk 1956an nazioarteko sari bat sortu zuen eta harrez gero, bi urtetik behin banatzen da Hans Christian Andersen Saria, Haur eta Gazte Literaturako Nobel Sarien parekotzat jotzen dena.

Helburuak

IBBYk sei helburu nagusi ditu:

  • Haur liburuen bidez nazioarteko ulermena sustatzea
  • Munduko haur guztien eskura jartzea kalitate literario eta artistiko handiko liburuak
  • Kalitatezko haur liburuen argitalpena sustatzea, batez ere, garatze bidean diren herrialdeetan
  • Haurrekin eta haur literaturarekin lan egiten dutenei laguntza eta formazioa eskaintzea
  • Haur literaturaren esparruan ikerketa eta lan akademikoak sustatzea
  • Haurren eskubideak babestea eta sustatzea NBEren Haurren Eskubideen Itunean oinarrituta

Ordezkaritzak

Herrialdeetako atalak hainbat modutara daude egituratuta nazio, erregio edo nazioarteko mailetan. Nazio atalik ez duten herrialdeetan bakarkako bazkidetzak ere posible dira.

Atal bakoitzean esparru desberdinetako jendea biltzen da: egileak, ilustratzaileak, argitaratzaileak eta editoreak, itzultzaileak, kazetariak, kritikariak, irakasleak, unibertsitate irakasleak eta ikasleak, liburuzainak, liburu-saltzaileak, gizarte langileak eta gurasoak.

76 nazioz osatutako ataletan banatzen da IBBY:

IBBYko presindeteak

  • Otto Binder 1953-56 (Suitza)
  • Hans Rabén 1956-58 (Suedia)
  • Enzo Petrini 1958-60 (Italia)
  • Jella Lepman 1960-62 (Suitza)
  • Richard Bamberger1962-66 (Austria)
  • Zorka Peršic Vrtaca 1966-70 (Yugoslavia)
  • Niilo Visapää 1970-74 (Finlandia)
  • Hans Halbey 1974-78 (Alemania])
  • Knud-Eigil Hauberg-Tychsen1978-82 (Danimarka)
  • Miguel Azaola 1982-86 (Espainia)
  • Dušan Roll 1986-90 (Txekoslobakia)
  • Ronald Jobe 1990-94 (Kanada)
  • Carmen Diana Dearden 1994-98 (Venezuela)
  • Tayo Shima 1998-2002 (Japonia)
  • Peter Schneck 2002-06 (Austria)
  • Patricia Aldana 2006-10 (Kanada)
  • Ahmad Redza Ahmad Khairuddin 2010-14 (Malaisia)
  • Wally de Doncker 2014-... (Belgika)

OEPLI

OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil y Juveni) Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Erakundea da. IBBY (International Board on Books for Young People) erakundearen Espainiako atala da. 1982ko uztailaren 27an sortu zen formalki, INLE (Espainiako Liburuaren Institutu Nazionala) institutuaren Haur Literaturaren Batzordea desagertu zenean. OEPLI irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta haur literaturarekin eta irakurketarekin zerikusia duten mota guztietako sustapen-jarduerak egiten eta koordinatzen ditu. Horrez gain, IBBYren ordezkaria da Espainian. OEPLI lau azpiatalek osatzen dute, Espainiako lau hizkuntza ofizialek ordezkatutako atalak dira: Concejo General del Libro; ClijCat (Katalana); Galix (Galiziera); eta Galtzagorri Elkartea (Euskara).

Sariak

  • Jella Lepman Medal
  • Hans Christian Andersen Saria
  • International Children's Book Day
  • The IBBY-ASAHI Reading Promotion Award is presented to projects run by groups or institutions that are judged to be making a lasting contribution to reading promotion for children and young people. http://www.ibby.org/index.php?id=271
  • IBBY Documentation Centre of Books for Young People with Disabilities Toronto
  • Silent Books
  • IBBY-Yamada Programme
  • Children in Crisis Programme
  • IBBY Honour List
Collection James Bond 007

"Bookbird" aldizkaria

Haur eta Gazte Literaturari buruzko nazioarteko aldizkaria da Bookbird. IBBY erakundeak argitaratzen du hiru hilabetez behin.

2015etik 2018ra Björn Sundmark suediarra da aldizkariaren editorea, Malmöko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Ingeles irakaslea.

Kanpo estekak

IBBYren web gunea

OEPLIren web gunea

Galtzagorri Elkartearen web gunea

Erreferentziak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: International Board on Books for Young People by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)


Fernando Alonso


Fernando Alonso


Fernando Alonso Díaz (Oviedo, Asturias, 1981eko uztailaren 29a) 1 Formulan Aston Martin taldearekin lehiatzen duen gidari espainiarra da. 2005 eta 2006. urteetan Munduko Txapelketa irabazi zuen Renaultekin, eta McLareneko, Ferrariko eta Minardiko taldekidea izan da. 2018-2019ko FIA Erresistentzia Txapelketa irabazi zuen eta Le Manseko 24 orduko lasterketa bi aldiz irabazi zuen, 2018an eta 2019an, Toyota taldearekin. 2019an, Daytonako 24 orduko lasterketa irabazi zuen, Wayne Taylor Racing taldearekin.

Alonso hiru urterekin hasi zen kart lasterketetan parte hartzen eta arrakasta lortu zuen tokiko, herrialdeko eta nazioarteko txapelketetan. 17 urterekin lasterketa-autoak gidatzen hasi zen eta 1999an Nissan-en Euro Opena irabazi zuen. 2000. urtean laugarren geratu zen Nazioarteko Formula 3000 txapelketan. Hurrengo urtean bere debuta egin zuen 1 Formulan, Minardi taldearekin, eta urtebete geroago Renaulteko test gidari bihurtu zen. 2003an gidari ofizial bihurtu zen, eta 2005. eta 2006. urteetan bere bi munduko txapelketak irabazi zituen marka ugari hautsiz: gidaririk gazteena izan zen polea lortzen, lasterketa bat irabazten, txapelketa bat irabazten eta bi txapelketa irabazten. Gaur egun, errekor horiek ez dira berarenak. 2007an taldez aldatu zen, McLarerena pasatuz, eta txapelketa irabaztetik puntu batera geratu zen (Kimi Räikkönen izan zen irabazlea). 2008an Renaultera itzuli zen, arrakasta handirik gabe. 2010etik 2014ra arte Ferrariko gidaria izan zen, eta txapelketan bigarren geratu zen 2010ean, 2012an eta 2013an (hiru urteetan Sebastian Vettel izan zen irabazle). 2015ean McLarenera itzuli zen eta 2018an lehiaketa utzi zuen, erresistentzia txapelketetan parte hartzeko asmoz. 2021ean itzuli zen, Alpine taldearekin, eta Qatarreko lasterketan zazpi urtetan lehen podioa eskuratu zuen.

Alonsok gaur egun 32 lasterketa irabazi ditu eta 22 pole lortu ditu. 2018an atsedena hartu aurretik, 1.899 puntu lortu zituen. 1 Formularen historian distantzia gehien egin duen gidaria da. 1 Formulan lasterketa bat irabaztea lortu duten bi gidari espainiarretako bat da, eta munduko txapelketa irabaztea lortu duen bakarra. 2001ean Txapeldunen Lasterketako Nazioen Kopa irabazi zuen Jesús Puras rally gidariarekin eta Rubén Xaus moto gidariarekin, eta hiru aldiz hartu du parte Indianapolis 500 erresistentzia-lasterketan, 2017, 2019 eta 2020. urteetan. Hiruko Koroa irabazteko falta zaion azken lasterketa da hau, eta gaur egun aktibo dauden eta koroa lortzeko lasterketa bakarra falta zaien bi gidarietako bat da, Juan Pablo Montoyarekin batera. Asturiasko Printzesa saria eta Espainiako Kirol Sari Nazionala lortu ditu eta FIAren Hall of Fame-an bi aldiz gehitua izan da. Gazteen karting talde baten nagusia da eta UNICEFen enbaxadorea ere bai.

Taldeak

Minardi F1 (2001)

2001: Debuta

2001ean Ferrarirekin akordioa lortzeko pauso batera geratu zen. Jean Todt zen orduan Ferrariko kirol zuzendari nagusia. Honek proba-gidari bezala fitxatu nahi izan zuen, baina Renault azkarrago ibili zen eta azkenean Alonsok azken hauekin sinatu zuen kontratua. Minardi taldean egin zuen debuta, Renaultek utzita.

-Puntuazio Sistema (1991-2002):

Renault F1 Team (2002-2006)

2002: Proba gidari gisa

2002.urtean proba gidari bezala hasi zen Renaulten, Minarditik itzuli ostean.

2003: Lehen garaipena

Denboraldi honetan lortu zuen Renaulteko gidari ofizial bihurtzea, Jenson Buttonen ordez (BAR taldeak fitxatu zuen). Urte honetan heldu zen bere lehen garaipena 1 Formulako mundu txapelketan (Hungarian). 22 urterekin, garaipen bat lortu duen gidari gazteena bihurtu zen. Baita "pole" eta podiuma lortu zuen gazteenean ere. Denboraldia 6. postuan bukatu zuen, 55 punturekin.

-Puntuazio Sistema Berria (2003-2009):

2004: Urte gozoa

Denboraldi ona izan zen hau, baina garaipenik gabekoa. Melbournen hasi zen denboraldia eta bertan 3. egin zuen Alonsok. Ondoren, Magny Coursen 2. postua eta "polea" lortu zuen. Denboraldia biribiltzeko Hockenheimen eta Hungaroringen 3. postuak lortu zituen. Gainera, urteko irteerarik onena ere egin zuen. AEBetako Sari Nagusian 9. irten zen eta lehen bihurgunean 3. zegoen. 4. bukatu zuen denboraldia, 59 punturekin.

2005: Lehen Munduko Txapelketa

Lehendabiziko titulua lortu zuen urte honetan. Guztira 7 garaipen lortu zituen denboraldi honetan. Brasilgo Sari Nagusian 1 Formulako Txapeldun gazteena bihurtu zen, 24 urterekin (Emerson Fittipaldiren errekorra hautsiz). Urte horretan taldeen txapelketa ere irabazi zuten Giancarlo Fisichellak eta biek.

133 puntu lortu zituen. Urte bukaeran Kiroletako Asturiasko Printzea Saria jaso zuen.

2006: Bigarren Munduko Txapelketa

Bigarren titulua lortu zuen denboraldia. Aurreko urtean bezala, 7 garaipen lortuta Brasilgo Sari Nagusian irabazi zuen matematikoki bere bigarren txapelketa. Denboraldi zaila izan zen, auto txarrago izanda Michael Schumacherekin lehia itzela izan ostean. 134 puntu lortu zituen, aurreko urtean baino 1 gehiago.

Vodafone McLaren Mercedes (2007)

2007: Lehen aroa McLarenen

Denboraldi oso zaila izan zen Fernando Alonsorentzat. McLaren taldeak fitxatu zuen 3 urteko kontratua sinatu ostean. Bakarra bete zuen. Lewis Hamilton taldekidearekin arazo asko izan zituen, baita Ron Dennis zuzendariarekin ere. Azkenean 3. bukatu zuen 109 punturekin, Kimi Raikkonen txapeldun izan zenak baino puntu bat gutxiagorekin.

Renault F1 Team (2008-2009)

2008: Urte gazi-gozoa Renaulten bigarren aro hasieran

McLarenetik pasatu ostean Renaultera itzuli zen. Urte honetan 2 garaipen lortu zituen. Bat Singapurreko Sari Nagusian, 1 Formulan egin zen lehendabiziko gaueko lasterketan. Ondoren Japonian irabazi zuen. 5. bukatu zuen denboraldia, 61 punturekin.

2009: Urte kaskarra Ferrarira joan aurretik

Oso denboraldi txarra izan zen hau. Podium bakarra lortu zuen (Singapurren, 3.). Auto oso txar batekin lehiatu zen urte guztian zehar eta 9. bukatu zuen soilik 26 puntu lortu ostean.

Scuderia Ferrari (2010-2014)

2010: Ferrarirekin debuta eta txapeldunorde

Ferrarirekin debuta. Urte hasieran Red Bull eta McLaren taldeak goitik azaldu ziren, naiz eta Alonsok lehen lasterketa irabazi. Denboraldi erdian lidertzatik 40 puntura zegoen, baina azken aurreko lasterketan lidertzan jartzea lortu zuen, Ferrariaren hobekuntzak zirela medio. Azken lasterketan txapelketa galdu zuen estrategia akats larri baten ondorioz. 2.bukatu zuen 252 punturekin, Sebastian Vettel txapeldunak baino 4 puntu gutxiagorekin.

-Puntuazio Sistema Berria (2010-egun):

2011: Titulutik oso urrun

Aurreko urte onaren ondoren, 2011n titulua lortu nahi zuen Ferrarik. Baina lehen lasterketetan argi geratu zen Ferrari 150 Italia autoa ez zela horretarako gai izango. Denboraldia aurrera joan ahala hobetzen joan bazen ere, titulua urrunegi zegoen jada. Garaipen bat lortu zuen Alonsok, Ferrariren bakarra urte horretan. Laugarren bukatu zuen denboraldia 257 punturekin, bere taldekidearengandik oso goitik (Felipe Massa, 118pt).

2012: Txapeldunorde, berriz ere

Sebastian Vettelen atzetik bukatu zuen denboraldia Alonsok. Aurreko urtean ez bezala, oraingoan azken lasterketaraino aukerekin egon ziren biak. Alonsok hiru garaipen lortu zituen eta 278 puntu, berriz ere taldekidea atzean utzita (Felipe Massa, 122pt.)

2013: Ferrariren beherakadan txapeldunorde hirugarrenez

Red Bull eta Vettelek aukerarik gabe utzi zuten Alonso. Bi garaipen lortu zituen denboraldian (biak hasierako erdian) eta 9 podium. Vettelek 13 lasterketa irabazi zituen urte horretan, azken 9ak jarraian, eta txapeldunordeari (Alonso) 155 puntu atera zizkion. Berriz ere atzean utzi zuen Felipe Massa taldekidea (242pt.-112pt.).

2014: Hibridoen aroan Ferrari galduta

Motor hibridoak sartu ziren 1 Formulan eta Ferrarik atzera egin zuen. Mercedes izan zen onena aro berriaren hasieran, motor hori zuten taldeen gorakada nabarmena izanda. Denboraldi honetan Kimi Räikkönen izan zuen taldekide Alonsok. Taldekide bihurtu zirenek 2005 eta 2007an titulua borrokatu zuten elkarren artean (Azken honetan Hamilton ere bai). Alonsok irabazi zuen bien arteko lehia (161pt.-55pt.). Titulua ezinekoa zen hasieratik eta podium bi lortu zituen Ferrarik, biak Alonsok (Txina P3 eta Hungaria P2).

Collection James Bond 007

McLaren-Honda (2015-egun)

2015: Aro berri baten hasiera

2015ean Mclaren-Hondarekin sinatu zuen 3 urterako, 2017raino. Bigarren etapa Wookingeko taldean, 2007ko denboraldi zailaren ondoren. McLarenek Mercedes motorra utzi eta Honda 1 Formulara bueltatu zen. Jenson Button izan zen taldekidea. Urte oso zaila izan zen potentzia falta eta hausturen ondorioz. Autoa ez zen lehiakor azaldu momentu batean ere baina aurrera pausu nabarmenak egin zituzten hasieratik amaierara bitartean. Lehen lasterketan ezin izan zuen parte hartu denboraldiaurreko test saioetan istripua izan eta medikuek hala gomendatuta. Stoffel Vandoornek hartu zuen bere ordez autoa baina ez zuen asko iraun, lasterketa hasi aurretik gelditu baitzen.

2016: Iazkoa hobetzen, etorkizuneko autoari begira

Denboraldi honetan gauzak hobeto hasi ziren, baina goiko postuetatik urrun. Hobekuntza nabarmena aurreko denboraldiaz alderatuta. Urte honetan ere Jenson Button izan zuen taldekide. Denboraldi honetan ere lasterketa bat galdu zuen, oraingoan bigarrena. Lehen lasterketan, Australian, istripu gogorra izan zuen Esteban Gutierrez mexikarrarekin eta medikuek ez zioten baimenik eman hurrengo lasterketan parte hartzeko, badaezpada.

2017: Azken urtea 1 Formulan?

Denboraldi honetan kontratua bukatzen zaio Alonsori. Prentsari behin baino gehiagotan aipatu dio azken urtea izatearen aukera. Stoffel Vandoorne gazte belgiarra izango du taldekide.

1 Formulan lortutako emaitzak denboraldika

Erreferentziak

Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Fernando Alonso by Wikipedia (Historical)






Text submitted to CC-BY-SA license. Source: by Wikipedia (Historical)