Aller au contenu principal

Kensington Gardens


Kensington Gardens


Kensington Gardens edota Kensington Lorategiak Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da. Westminster Hiria eta Kensington eta Chelsea barrutien artean kokatua dago, Central London barrutia eta Hyde Parken mendebaldean. Behinola, Kensington jauregiko lorategiak izan ziren. 111 hektareako azalera du.

Historia

Hasiera batean Hyde Parken mendebaldeko eremua izan zen baina 1730 urtean Serpentine aintzira egin zenean Carolina erreginak parke biak banatu egin zituen. Henry Wise eta Charles Bridgemanek lorategiak diseinatu zituzten urmael biribil bat, hainbat etorbide eta lorategi holandar bat eraikiz. Parkearen iparraldean lorategi italiarrak ezarri ziren.

Kensington inguruko lurraldea nekazal eremua izan zen 1851eko Erakusketa Unibertsala bertan egin zen arte. Ordurako eraiki ziren hainbat monumentu daude bertan, hala nola Albert Memoriala, Serpentine Gallery eta Speke's monument.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Metro geltokiak:
    • Queensway
    • Lancaster Gate
    • Knightsbridge

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Kensington Gardens by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité