Aller au contenu principal

Hounslow


Hounslow


Hounslow (ingelesez: London Borough of Hounslow) Londresko udalerrietako (borough) bat da, mendebaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 268.800 zituen 55,98 kilometro koadroko azaleran.

Historia

XIII mendeko agirietan jadanik aipatzen da Hounslow izena. Middlesex konderriaren barnean egon da mendeetan zehar eta konderri hau Westminster abadiaren kontrolpean egon izan da.

Southampton, Bath, Bristol and Exeter-era zihoan hego-mendebaldeko errepidearen lehenengo posta-herria izan zen Hounslow. Garapen handia ordea XX mendean iritsi zitzaion, 1940 hamarkadatik aurrera bereziki, Londres-Heathrow aireportuaren gertutasunagatik. Udalerria 1965 urtean eratu zen Middlesex-eko Brentford and Chiswick, Feltham eta Heston and Isleworth barrutiek bat egin zutenean.

Auzoak

Barrutia honako auzoek osatzen dute:

Ondasun nabarmenak

Hiri senidetuak

  •  Leningrádskaya raiona (Errusia)

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Hounslow barrutiko kontseiluaren webgunea.
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hounslow by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité